Se rendre au contenu

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresumamortuan bolada bat egitea. Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunikgabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzendionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Bainabenetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ezdio etsipenari amore emango, aurrera jarraituko du desertua zeharkatueta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s¿est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekinikusten dut orain mundua.