Se rendre au contenu

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpubatzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onikizan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako ahozorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikazmilikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoandabilela: homo homini lupus Irakurle fina agian gero konturatuko daantzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortuahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari. Liburu batek aizkora izanbehar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duenaizkora Franz Kafka