1880tik irekia
ISBN: 9788491722014
ALBUM IRUDIDUNAK EGITEKO NAZIOARTEKO XIII. COMPOSTELA SARIA (2020) «1880tik irekia» narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten diguna. Mendebaldeko hiri bateangiroturik, erdialdeko kale bateko eraikin batek denboraren ibilbideaikus dezakegu n? abardura askori erreparatuta: herritarren janzkera, garraiobideak, erakusleihoetako gauzakiak, jendearen ogibideak edoaurrerapen teknologikoak. Janzkeran, kotapen harroa, garai viktoriarreko esmokina edo gaureguneko moda, edo 20ko hamarkada alaiko estiloa edo 60ko hamarkadakohippie mugimendua. Zalgurdiak, lehen ibilgailu motordunak, zenbaitmarkatako autoen silueta ezaguna, motoak, den-denak garai batenadierazgarri. Mugarri historikoak: mundu gerrak, 1918ko pandemia, gizakia Ilargira ailegatu zenekoa? Gizartearen antzaldaketa hartan, ez dira falta ez artea, ez etxetresnak, ez ordenagailuak edo bestelakotresna elektronikoak. Aldaketa horiek guztiak Kronos adi-adi begira dagoela gertatzen dira, denboraren jainkoa, ate baten gainean hor baitago testigu, etaliburu-denda ere gertakari kate horren lekuko ezin hobea da, lekuko, eta, merkatuaren aurrerapenen eta dinamiken biktima ere bai. Pietro Gottusoren irudiak tekniko akrilikoz eginak daude, zurean, etan? abarduren aberastasunagatik nabarmentzen dira, baita zorroztasunhistorikoagatik ere, dokumentazio prozesu zorrotz baten fruitu.