Axularren gerizapean
ISBN: 9788491723073 Pamiela argitaletxea Upaingoa Saila
1925eko irailaren 17a. Axularren Eguna ospatzen da Saran. Harabertaratu ziren «Eskual-Herriko idazle maitatuenak», bai Iparraldekoak kasurako, Jean Barbier, J. Saint-Pierre "Anxuberro" eta J. Elizalde"Zerbitzari" elizgizonak, Jean Etxepare medikua eta Maddi Elizaga zein Hegoaldekoak A. Arzelus "Luzear", F. Irigarai "Larreko", A. Labaien, I. Lopez Mendizabal edo Migel Unamuno bilbotarra. Axularren konjuruakelkarretaratu bide zituen. Ehun urte joan diren arren, orduko Axularren Egunak badu gozo batoraindik ilaundu ez dena, eta maite, gaurko egunean ere maite dituguhan batu zirenak."Axularren gerizapean" leitzean, irakurleak intrigazko kontakizunkilikor bat aurkituko du, ikosaedrikoa. Istorioaren une nagusiakatzekoz aurrera harildu dira: Sarako jaia 1925ean, Zornotzako bazkaria 1914ko urrian, 1921eko ekaineko idazle-bilkura Oiartzunen. Liburuaren lerroetan zehar trantsitatzean deskubrituko dira mugarri horietakoprotagonista agerikoak adibidez, Tene Mujika edo E. Bustintza"Kirikiño" eta bai beste hainbat pertsonaia ere, ahantziak etaezkutukoak, Maurice Souberbielle medikua, esate baterako.