Overslaan naar inhoud

Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari batagertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari densueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso batenbularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoanbarrena. Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezustekolasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartubeharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko. Eskerrak otsoak beti aurkitzen duen irtenbideren bat, baita auto batgidatzeko, motel bat aurkitzeko, motorzale batzuengandik ihes egitekoedo mendi elurtuen artean etxola bat aurkitzeko ere. Hori da horiotsoen kodea betetzea! Josephine Mark egileak sortutako lan honek haur komiki onenaren Maxund Moritz saria irabazi zuen Erlangen hirian 2022an, eta, hain zuzenere, ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baitasentibera eta dibertigarria ere. Kontakizun ausart eta komiko batsortzen du, nahiz eta gertaeren gai nagusia biziraupena den: ehiztariburugogor bati nahiz gaitz larri bati bizirautea. Liburuak dituenia-ia 200 orrialdetan, irakurle gazteenek suspentsez eta gag askozbetetako ihesaldi bat bizituko dute, eta helduenek, aldiz, elkartasunari eta laguntasunari buruzko hausnarketa polit bataurkituko dute.