Bisera gorria
ISBN: 9788491093442
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakiguoraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin. Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bionartean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu bainoordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetikbestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina Norbaitek bahitu al zuen Nonbaitetik berehala agertuko zelapentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaroda, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.