Kandinga lehoia
ISBN: 9788491722113
Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria, ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizunaurruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hangobiztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar. Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegiahonetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain beheraetorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-. Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basaanimalientzat ez ezik, gizakientzat ere... Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, etabere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura, ikasbide hauxe aintzat hartzeko: ? Asko baduzu, ona da ezer ezdutenekin partekatzea?. Elisa Arguile? k estilo primitibokoilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra etakolore- kontrasteak nabarmentzen diren «Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator, zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren etanatura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati eman zion hasiera, ondoren antzeko istorio liluragarriak ekarri ditu lekuetakokontalarien eskutik.