🚚 Envío gratuito en Bruselas · Livraison gratuite à Bruxelles · Gratis levering in Brussel
Overslaan naar inhoud

Xirimiri

2022 36 p. EUS
ISBN: 9788491722656 KALANDRAKA/PAMIELA Tamaina Handia
13,49 € 13,49 €

Betaling met: Overschrijving VISA Bancontact
Levering in 5–10 werkdagen Retourneren binnen 14 dagen
Envío en 5–10 días hábiles a Bélgica.

Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkaraberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» albumilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualistahonen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik etaelkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin. Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinueta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzianabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonistabakoitza bokal batekin loturik. Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarreaeragiten du, borobila da.