Kolore baten jabe
ISBN: 9788491722663 KALANDRAKA/PAMIELA Tamaina Handia
Leo Lionniren maisutasunak ez dauka su artifizialen beharrikirakurleari jakinarazteko kameleoiaren emozioak egilearenak direla eta animaliatxoaren ziurtasun ezak ere partekatuak direla. Kolore batenjabe obrak transmititzen digu izakien bizitzaren ezaugarri direnbakartasun-zentzua eta, aldi berean, kidetasunarena etaziklikotasunarena. Bere identitatearen bila dabilen kameleoi baten abentura kontatzendigu, eta azkenean nola ohartzen den garrantzitsuena ez dela kolorezaldatzeari uztea, baizik eta kolorea beste norbaitekin partekatzea. Irudi xume eta funtsezkoak ditu, zeinetan kolorea eta gardentasunakgailentzen diren. Haiekin batera, testu neurtu-neurtu ere bai, aldiberean xaloa eta sakona den album honetan. Istorio honek, egilearenbeste guztiek bezala animalia xumeak dituena protagonistatzat, askotariko irakurketa-maila ditu, eta, narrazioaren eraikuntzabikainari esker, gure irakurleak izango dira liburuari galdezkaetorriko zaizkionak.