Overslaan naar inhoud

Tomas txantxazalea

2024
ISBN: 9788491723707
12,74 € 12,74 €

Betaling met: Overschrijving VISA
Levering in 7–10 werkdagen Retourneren binnen 14 dagen
Envío garantizado en 7–10 días hábiles desde Bélgica.

Sorpresaz eta irudimenez betetako album ezin dibertigarriago bat. Tomas haur geldiezina da, eta izugarri gustatzen zaio bisitak etortzen direnean mozorrotzea. Amaren lagun batek, Roberta izebak, Javierlagunak, albaitariak, ingeleseko irakasleak eta bizilagunarensemealabek etxean aurkitzen dituen objektuekin egindako mozorrobitxiak eta bihurrikeriak jasango dituzte. Krokodiloa izango ote da, lehoia, erlea, elefantea Gonbidatuek baina badakite azkenik barreegiten duenak hobe egiten duela barre Tomas txantxazalea liburuak haurrak dibertitzeko osagai guztiakbiltzen ditu, berehala identifikatuko dira kontakizunekoprotagonistarekin: errimak, errepikapenak eta metatze-formulak dituentestua, eta, batez ere, umorez, ustekabez eta sormenez betea, hasieratik amaierara artekoa. Jorge Rico Ródenasen testuaren tonu ludikoa indartu egiten da Laura Cantoneren irudien kolorearekin, collagearen teknika akuarelarekin, arkatzekin eta koloretako argizariekin konbinatzen ditu, pertsonaiadibertigarri eta bitxiak sortzeko.