Alizia herrialde miresgarrian
ISBN: 9788491722649 PAMIELA EDITORIAL Mila gau
Alizia herrialde miresgarrian liburuak zer ikaskizun edo mezuirakatsi nahi zuen galdetu ziotelarik, Lewis Carroll-ek erantzun zuen: «Ziur esan dezaket liburuak ez daramala inolako erlijio irakaspenik, egia esanda, ez du ezertxo ere irakasten». Haur literaturaren funtzio didaktiko-morala indar handiz berreskuratunahi duten garai hauetan, Aliziaren abentura petoak berritu ahalizatea uda betean Tamesis ibaian ibiltzea bezain freskagarria da. Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesanaislatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristekogogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe etaonargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea. Horrexegatik da Alizia hain maitatua munduan, eta horregatik haur-bihotza daukatenirakurleak oro behin eta berriz itzultzen dira Herrialde Miresgarrira.