Waluk 2. Bidaia Handia
ISBN: 9788416880898 ASTIBERRI Txikiberri
Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztizbortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta besteareneskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragarria dela deskubrituko du, baina ezin dususmatu zein luzea izan daitekeen Artikoko bidaia. Zenbait egunez jangabe eta lo egin gabe egon ondoren, izotz puska batean babestuko dira, akiturik, eta izotz horrek eramango ditu, salbamendu-txalupa batbailitzan, paisaia berri eta guztiz mortu batera... Astiberrik 2017an argitaratu zuen Waluk lanaren jarraipena da 'Waluk2. Bidaia handia' hau. Saileko lehen liburukia Frantzian, Brasilen eta AEBetan ere argitaratu dute, eta bigarren hau, Teresa Valerokomikigileak adierazi duen moduan, mota eta adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, zeren krisian den mundu batean bizirauteko borrokanari diren hartz zurien istorio hau geure istorioa ere bai baita. Eskimo zaharraren nekea eta samurtasuna gure aitita-amamenak dira. Valkia hartz-amaren indarra gure amen indar bera da. Eta Waluktxikiaren poza, nekeak eta itxaropenak gure gazteenak dira. Guremundua da ahitzen ari den mundu hori.