Ir al contenido

Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik dadena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkarmaite ez dutela? Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apurbat jenioa, apur bat eroa eta oso gizon misteriotsua. Florentziakoinguruetan, abentura guztietatik handiena biziko du Haritzek: Leonardo da Vinciren altxor sekretu bat, bahiketak, arkeologoak, maitasuna, borrokak, ezuste ikaragarri bat... eta, ai, baita heriotza ere. Oier eta Amalur lagunen laguntzaz, Leonardoren hegoak ezagutuko ditu: bizitzaren irakaspenik ederrena. Eta latzena.