Ir al contenido

Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabekoadiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Marayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta etadibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioada. Laguntzako animalia bat izatea munta handiko ardura da: jatera emanbeharra, haren hazkuntza zaintzea eta albaitariarenera eraman beharrapremia dagoenean. Hori dena garbi dago liburu honetan. Nabarmentzekoada, bestalde, protagonistak ez duela aurrejuzgurik eta aurre egitendiela estereotipoen eta gizarte-konbentzioen eraginari eta bestepertsona batzuek dibertsitatearen aurrean duten jarrera desegokiari: Xalo oso berezia da, neskak pozaren pozez esaten duen bezala. Irudien koloreen bizitasunak basotik etxera eta hirira garamatza, etanatura jartzen du gogoetarako eta askatasunerako gune eta helmugagisa. Irudiak nabarduraz beteak daude, naif estetikatik etahaurtzaroaren mundutik hurbilekoak, eta ausarki eskaintzen dizkigutekontraste kromatikoak.