Bizitzak
ISBN: 9788491722069 Pamiela argitaletxea Upaingoa etxez etxe
Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan, etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dirabatzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta. Etxean entzun bezalaxe eskaintzen dizkizut. Aipatzen diren gertaeraguztiak XX. mendekoak dira, Tolosa aldekoak, eta, etxeko historia ezezik, Euskal Herrikoa jartzen digute begi aurrean: gerra aurrekobizitza, 1936ko gerra, ondorengo gose garaiak, frankismoko errepresioa eta abar. Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsonabakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta nire senideei jazoerabereziak bizi izatea tokatu zitzaien. Momentu bakoitzean gertatzen ari zena barrundik bizi izan zuten, Historiaren taupadak soinean sentituzituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordineta garden islatzen da haien bizitzetan. Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitu ditut, garrantzizkoa iruditzen baitzait, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berriematea. Kontaketa honen guztiaren ardatza gure aita eta amaren bizitza da, beraiek dira protagonista nagusi. Etxean, mahai inguruan, beraieiaditutakoak dira istorio gehienak. Zenbaitetan, beraien hitz zehatzakjarri ditut, grabatu bezalaxe zuzenagoak eta biziagoak direlako. Aitaren izaera zela-eta, haren bizitzaren inguruko pasadizoak diraluze-zabalenak, seguru aski bizitzan ekintzaile jokatu zuelako etazoriak zenbait esperientzia berezi biziarazi zizkiolako. Ama, etxerabegira bizi izan da, eta bere kontaketak ikusgarriak ez diren arren, ez dira garrantzi gutxiagokoak. Nire bizipen batzuk ere agertzen dira lerro hauetan, historiarenlekukotzak ere badirelako, eta narra- zioaren hariari ondo lotzenzaizkiola uste izan dudalako.