Kote Katua eta munstroak
ISBN: 9788491722625 PAMIELA EDITORIAL Tamaina Handia
«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarriaden gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez dabakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuarenmugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak? Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koterenirudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera eginahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurraburuan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola. Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiakirudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelakerraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbilenekoerrealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horrenbitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza etabakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ezmehatxatzaileak, zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edoliburuak ? Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki segurubatean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean. Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoakaberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edotentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten duteistorio honen komunikazio-potentziala.