Esker mila!
ISBN: 9788491722687
Pazientzia izatea, diziplina baloratzea eta helduen aholkuak aintzathartzea. Irabazten eta galtzen jakitea, talde batean integratzea, adiskidetasuna praktikatzea. Entzuten jakitea eta isiltasunazgozatzea, erronkei aurre egitea beldurra galtzeko, zuhurra eta ekinaizatea. Inguratzen gaituzten gauza eta momentuen edertasunaz jabetzea Album ilustratu baten forman, «Esker mila!» albumak mezu bat bidalinahi die bizitzan zehar ezagutzen ditugun pertsonei, gure izaeraosatzen eta gizartean zuzen jokatzen laguntzen diguten guztiei: familia, lagunak, auzoa, eskola Lehen pertsonan kontatua, eguneroko bizitzako egoerak deskribatzendituzten esaldi laburren bidez, bizipen propioekin edo gertukoesperientziekin identifikaturik sentituko da irakurlea. Ilustrazioek, baikortasuna adierazten duten trazu solte eta kolore argitsuen bidez, landan eta hirian gertatzen diren eszena etxekoiak erakusten dituzte, jende mota askorekiko hartu-emanak, jolaserako eta ondo pasatzekoguneak. Haurtzaroa gainditu eta bizitza osoan iraungo duen ikasketa. Liburuaren lagina ikusi: https://issuu. com/kalandraka. com/docs/esker-mila-eusk