Ir al contenido

Hankalata bere bakarlekutik irten eta, erabat berrindarturik, lehengoabenturei ekingo dielako zurrumurrua zabaldu da, oraingoan eresaiatuko da bidean aurkitzen dituen pertsonei ziria sartzen, berdinhezur-haragizkoak zein espiritu hutsak izan. Izan ere, gaur egun itsas zabala ez da garai batean izan zena bezalakoa, eta bukanero bihurrihoni gero eta zailagoa ertatzen zaio bere mailako arerioak aurkitzea, ezpatari zain eta muin eutsi, eta aspaldian izaten zituen modukoborrokak egiteko. Ametsak dira, zalantzarik gabe, borroka-irrikahoriek guztiak aske bizitzeko babeslekurik egokienak: lo seko egoteakloriazko uneak ematen dizkio, betiere bera garaile irtengo den hainbat borroka irudikatuz. Lehenengo irakurleei zuzendutako istorioa da honakoa, dibertigarriaeta bitxia. Bere bertsoek mundu mitikoa dakarte gogora, eta, bestalde, Esproncedaren errimak edo Stevensonen Altxorraren uhartea liburukoabenturak gertatzen diren eszenatokietara eramaten dute irakurlea. Collage teknika eta, aldi berean, tinta edo akuarela bezalako gaiaknahasten dituzten ilustrazioek giro bitxi eta exotikoa sorraraztendute.