🚚 Envío gratuito en Bruselas · Livraison gratuite à Bruxelles · Gratis levering in Brussel
Ir al contenido

Azken etxea

2022 160 p.
ISBN: 9788491722786 Pamiela argitaletxea Kondagintza
17,31 € 17,31 €

Pago con: Transferencia VISA Bancontact
Envío en 5–10 días hábiles Devoluciones en 14 días
Envío en 5–10 días hábiles a Bélgica.

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez diraarruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.«Bukatu dute zopa kaskamotzak esaten duenean ez duela ulertzen bizitza luzatzeko irrika hori, irautea helburu bakar izatea. Beste isilunebat dator segidan. Kaskagorriak esaten dio irautea bizitzea dela, iraun nahi duenak bizi nahi duela eta horrek ez duela ezer txarrik, berak luzaroan bizi nahi duela. Beltzez jantzitako emakumeak zertarako galdetzen dionean, ordea, ez du erantzunik. Eten luze baten ondoren, ahotsa harroturik erantzuten du. Bizitzeko, besterik gabe, bizitzeko.»