Harizko zubiak
ISBN: 9788491723066
Afari diplomatikoa gure' etxean. Hor daude denak saloian eseritatxolarte gozoan. Europar Batasuneko enbaxadore anderea, Frantziakoenbaxadorea, hezkuntza ministroa, Espainiako enbaxadorea, Tamara, Djeride, eta Masachusets-eko MITeko bi lagunak. Eskaileretatik jaisten ari naizela aurkeztu nau enbaxadoreak. Etxean bertan egon, eta niazkena, brabo. Leonardo di Caprio Titanic-eko banketeko mahaira bezala jaitsi, eta ministroaren ondoan esertzea egokitu zait sofan. Afalaurretik koktel-aperitifa. «¿Qué te parece si hacemos el aperitivo enlos sofás exteriores de la terraza y después cenamos dentro » galdetudit enbaxadoreak goizean. «Perfecto», esan diot, horretan irizpideabaneuka bezala. Hau da beraz gauzak alda ditzakeen ministro bizkorra. Berehala bota du puntua: Estoy deseando escuchar la experiencia del País Vasco. Aldarte onean gara, oraindik. Laster nahastuko da.* * *Brasilgo Pernambuco, Mexikoko Puebla, Yucatan, Ipar Afrikako Tangereta Haitira egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Harizko zubiak. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sortamoduko bat da: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, Haitikoegoera berezian izandakoak, Brasilen kantu inprobisatuaren munduanegindako loturak Haitiarrak, nahuatlak, maiak, amazighak edotapernambucarrak munduaren ikarez mintzo dira orriotan, eta euskararenherriaren galdegaiak ez dira beti urruti. Jasokinak ibilbideanjasotako puskak dira: egoerak, ekintzen apunteak, eta lehen pertsonanidatzitako gogoetak. Guztiaren atzean, eragileen arteko kontrabandoikusezina. Ekiteko modu bat. Eta ekinaren alboan, begiratzeko modubat.