Ir al contenido

haragizko erreformak

2023 EUS
ISBN: 9788491723479 PAMIELA EDITORIAL
14,43 € 14,43 €

Envío en 7 días Pago seguro
Si no lo tenemos en tienda, te lo pedimos a nuestro proveedor — entrega en aprox. 7 días hábiles.

Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatudu, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikokiadieraziz. Lehen poema-bilduman, "Amaren heriotzak libreago eginninduen" (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zeingrinak arakatu zituen, bigarren poema-bilduman, "Andrezaharrenmanifestua" (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko etabirpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda. Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeezosaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltzehorren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. Teoria maketoaizeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoetapoetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzekourrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurrekoataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak(feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia), posiziopoetiko-politiko berri bat sortzeko, subjektu maketoarena, XXI. mendeko begirada batetik zeharkaturikoa. Berriro ere subjektupoetiko-politiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi du Mari Luz Estebanek, XX. mendeko hainbat zapalkuntza gurutzatu gogoeta poetikora bilduz, XXI. mendekoak birpentsatzeko akuilu poetiko pizgarridirenak. (Iratxe Retolaza)