Ir al contenido

Hamar kidez osatutako eskifaia ezin bitxiago bat itsasoen amaierakouharte batean bizi omen den Snark izaki fantastikoa ehizatzera joanda. Bidean aurkezten diren egoerak zentzugabeak dira, eta ehiza eta Snarka bera, kimerikoak. Kontakizuna bertsotan emana dago, balada baten antzera, eta Carrollenaurreko beste obretan ohikoak diren gaiak berritzen dira Aliziarenzikloa ixten duen obra honetan ere: hizkuntzaren arbitrariotasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna, ametsaren baliabidea. Carrollen idazlanak adin guztietako irakurleentzat gozagarri direnarren, Carrollek umeentzat idatzi zuen "Snarkaren ehizan": «Ziur nagoume askok atseginez eta bihotzez irakurriko dutela, eta nik idatzinueneko adore berberaz», idatzi zuen. Carrollen garaiko umeenirakurle- heldutasun hura, gaur egun, haurtzaroaren amaieraren etanerabezaroaren hasieraren arteko tartean kokatuko genuke.